Proiektua
2026ko abuztuan Euskal Herrian ikusi ahal izango den eguzki-eklipse osoa azken urteotako gertakari astronomiko aipagarrienetako bat izango da.
Horren harira, Eklipseen glosarioa prestatu du UZEIk, eklipseen inguruko euskarazko terminoak bildu, eguneratu eta bateratzeko asmoz. Guztira, oinarrizko 46 kontzeptu jasotzen dira bertan, eta fitxa bakoitzak euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko terminoak eta euskarazko definizioa ditu.
Glosario honek erabilgarria izan nahi du komunikabideentzat, hezkuntza- eta dibulgazio-eragileentzat nahiz astronomian interesa duen edonorentzat.